Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorriak egiteko 250.000 euro banatuko ditu 13 udalen artean

44.000 eurora arteko diru laguntzak eman ditu Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzea nahi du, eta horretarako, udalentzako diru laguntza lerro bat banatu du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratu dizkiei udalei.

Diru laguntzak banatzerako orduan, Aldundiak udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagundu du, ekintzak lortutako puntuen arabera, betiere %75eko eta 55.000 €-ko muga kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz eman ditu Aldundiak, ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte. Hona hemen diruz lagundutako proiektuen zerrenda.

ESKATZAILEA

PROIEKTUA

AURREKONTU OSOA

DIRU LAGUNTZA

Arama

Ordiziarako bidegorria egokitzea

31.049,30

16.456,13

Aretxabaleta

Herri barruko lotura osatzea

285.557,41

12.873,99

Arrasate

Arrasate pasealekuko bidegorria egitea

71.419,44

38.566,50

Azkoitia

Bidegorri sarearen margotze lanak egitea

85.041,88

44.221,78

Bergara

Boni Laskurain eta Ernai kaleen  arteko bidegorria

130.242,93

12.873,99

Besain

Nafarroa hiribidearen eta Barrendain plazaren arteko bidegorria

399.062,88

12.873,99

Donostia

Egia auzoko 30 eremuak eta bidegorriaren arteko loturak

214.817,59

12.873,99

Errenteria

Alaberga auzotik udal kiroldegia eta Biteri kalea lotzeko bidegorria

13.564,85

7.325,02

Hernani

Hirigunea, haur eskola, Florida eta Etxeberri auzoak eta tren geltokia lotzeko bidegorria

192.675,09

12.873,99

Lasarte-Oria

Udal sarea foru sareko Donostia-Lasarte-Oria ibilbidearekin lotzeko bidegorria

63.185,24

32.856,32

Oñati

Olabarrieta auzorako bidegorria

408.923,55

12.873,99

Ordizia

Buztuntza auzoko bidegorria

259.624,87

12.873,99

Orio

Herri barruko lotura osatzea

40.110.43

20.456,32



comments powered by Disqus