Atzealdea

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN XI. CONBICI SARIA IRABAZI DU

ConBici koordinakundeak Zaragozan egin zuen azken biltzarrean, bertan parte hartu zuten elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiari XI. ConBici saria ematea erabaki zuten.

Sari honen bidez, aipatutako koordinakundeak mugikortasun iraunkorraren alde nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen (instituzioak, enpresak, kolektiboak...) lana azpimarratu nahi du.


Saria emateko arrazoi nagusiak bi izan dira. Batetik, bizikleta garraio modu gisa sustatzeko Foru Aldundiak orain arte egindako urtetako lana. Bestetik, Gipuzkoako erakundearen jarduna beste administrazio publikoentzat eredugarri izan daitekeela, akuilua ere, bizikleta bidezko mugikortasunaren aldeko hautu irmoa egin dezaten.

ConBicik ez du oraindik sari ematearen data zehaztu, baina 2014ko lehen hiruhilekoan egingo dela aurreratu du.

  • Ondoko hauek dira 2013ko sariketara aurkeztu ziren gainontzeko  hautagaitzak:
  1. Plan de Movilidad Ciclista de Cantabria
  2. ConCiencia Crítica - Colectivo de Estudiantes de la Universitat de València
  3. Ole Thorson
  4. Ramón Rodríguez
  5. Xavier Corominas
  6. San Miguel 0.0

• www.conbici.org



comments powered by Disqus