Atzealdea

HONDARRIBIN ‘TXIRRINDA’ PROGRAMA ABIAN DA

Hondarribiko Udalaren eta Decathlonen arteko lankidetza hitzarmen bati esker, gazte enpleguko “Txirrinda proiektua” martxan jarri da.

Txirrindak alokatzeko zerbitzu hau, Foru Kalean kokatua egongo da, abuztuaren 28 bitarte, asteartetik igandera, goizez 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Txirrinda proiektuaren antolakuntza eta kudeaketa Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren pean egongo da. Decathlonek kontratatutako Hondarribiko 4 gazte lanean ariko dira, Udaleko Prebentzio Zerbitzuko hezitzaile baten laguntzarekin. Txirrinda programak gazteei lan mundura gerturatzea du helburu, kasu gehienetan lehengo lana izango baita. Programa gazte enplegu proiektu beteranoena da, aurtengoa 17. edizioa baita, eta sortu zenetik, herriko 50 gaztek baino gehiagok lan egiteko aukera izan dute.



comments powered by Disqus