Atzealdea

EEEren bizikletarekin lotutako diru laguntzen deialdia

EEEren diru laguntzen deialdia bizikletak eta trizikloak erosteko eta bizikleten aparkalekuak eta bizikletak mailegatzeko sistema publikoak abian jartzeko

 

Energiaren Euskal Erakundeak diru laguntzen deialdia zabaldu du “Garraio eta mugikortasun efizientearen aldekoinbertsioak sustatzeko laguntzen programa”-pean:

 

  • Lan-arloan erabiltzeko bizikletak erosteko (enpresa eta autonomoentzat).

Gehienezko laguntza: 10.000 €.

 

  • Lagunduriko pedaleoko kargako trizikloak (elektrikoak edo ez)

Gehienezko laguntza: 1.500 €.

 

  • Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak ezartzeko edo zabaltzeko (udalentzat, udalen mankomunitateentzat, udal sozietateentzat, tokiko garapen agentzientzat).

Gehienezko laguntza: 50.000 €

 

  • Bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak (erabiltzaile partikularrentzat zein bizikletak mailegatzeko sistema publikoentzat).

Gehienezko laguntza: 400 €.

 

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 31n amaituko da.

 

Diru laguntzaren eskaera formularioa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa honako estekaren bitartez eskuratu daitekeen aplikazio informatikoaren bidez egin beharko da: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas/default.aspx?len=2

 

Informazio gehiago eskuratzeko:

https://eve.eus/Eficiencia-y-Ahorro/Programa-de-ayudas/2019/Transporte-y-Movilidad-Eficiente-2019?lang=eu-es

 



comments powered by Disqus