Atzealdea

Aurrekontu irekiak 2020: bide berdeak eta bidegorriak seinaleztatu eta egokitzeko proiektua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren “2020ko aurrekontu irekien” esparruan, herritarrei aukera ematen zaie bozkatzen diren 12 proiektuetatik bat hautatzeko.

Proiektu horietako bat bide berdeen eta bidegorrien seinaleztapenari eta egokitzapenari buruzkoa da.

Garraio publikoko zerbitzuak hobetzea eta bidegorrien eta bide berdeen erabilera areagotzea beharrezkoak dira mugikortasuna eta lurralde jasangarri bat sustatzeko, dimentsio guztietan. Bidegorriak zein bide berdeak tresna aproposak dira herritarrengan pentsamolde aldaketa bat bultzatzeko. Mugikortasun iraunkorra, naturarekiko errespetua, aire zabaleko jarduera osasungarriak eta abar sustatzen dituzte.

Proiektu pilotu bat garatuko da, Gipuzkoan ditugun herri txikien, landa herrien edo herri irisgaitzen arteko komunikazioa hobetzeko. Adibidez, Leintz Gatzagako eta Antzuolako proiektuak, besteak beste.

Aurrekontua: 200.000 euro

Parte hartu bozkatu link onetan!!. 



comments powered by Disqus