Atzealdea

Mugikortasun iraunkorrari eta bizikleta bidezkoari buruzko mugaz gaindiko 1. jardunaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak, EDERBIDEA proiektuaren gainerako bazkideekin batera, antolatu dute "Bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriaren mugaz gaindiko 1. jardunaldia", 2017ko azaroaren 30ean Donostian egingo dena.

Jardunaldi horretan, zeina kokatzen baita EDERBIDEA proiektuaren eremuan eta balioko baitu gure lurraldeetako bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan modu kolektiboan trukaketak egiteko eta hausnartzeko, parte hartuko dute bertako, estatuko zein nazioarteko hizlariek. Haiek hitz egingo dute, besteak beste, aurrean ditugun erronkei buruz, dugun potentzialtasunari buruz eta mugaz gaindiko gure lurraldeetan bizikleta bidezko mugikortasunaren praktika onei buruz.

Jardunaldiaren programa honekin batera doan artxiboan ikus dezakezu.

Izena ematea doako da, eta inskribatzera animatzen zaitugu ondoko galdetegia betez:

 



comments powered by Disqus