Atzealdea

MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI XI. CONBICI SARIAREN BANAKETA EKITALDIA

Duela aste batzuk aurreratu genizuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Mugikortasun Iraunkorrari ConBici saria jaso du. Bada, ConBici Koordinakundeak Larraitz Ugarte Mugikortasun diputatuari eman zion saria joan den ostiralean egindako ekitaldian.

ConBici koordinakundeak 2013ko XI. ConBici saria Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea erabaki zuen. Joan den ostiralean (2014-03-14) izan zen sari banaketa ekitaldia. Bertan Haritz Ferrando ConBiciko idazkariak Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta sustatzeko eta, oro har, mugikortasun iraunkorra bultzatzeko egindako lana goraipatu zuen eta saria lan hori eskertzeko dela adierazi zuen.

Larraitz Ugarte diputatuak, Aldundiak azken 20 urteetan egindako lana azpimarratu eta argi adierazi zuen gaur egungo foru gobernuaren apustua dela bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzea. Horren adibide bezala aipatu zituen sustapenaren arloan martxan jartzen ari diren hainbat ekimen, Bizikletaren Kontseilua bultzatzeko saioa, bidegorri berrien eraikuntza eta abar.
Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat teknikarik, bizikleta elkarteetako ordezkariek eta, oro har, arlo horretan lan egiten duten pertsonek parte hartu zuten.

Iturria: Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak



comments powered by Disqus