Atzealdea

Oarsoaldean eskola kirolera oinez, bizikletaz edo garraio publikoan joan direnak saritu dituzte Aldundiak eta udalek

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan egin da sari banaketa ekitaldia

Oarsoaldean eskola kirolera joateko orduan mugikortasun iraunkorra bultzatzeko hainbat ekimen egin dituzte eskualdeko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta gaur Oiartzungo Elizalde herri eskolan ahalegin handiena egin duten haur eta ikastetxeei sariak banatu dizkiete Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeko udaletako ordezkariek. Bertan izan dira, besteak beste, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua, Unai Erroitzenea, Aldundiko Mugikortasuneko zuzendaria eta udaletako ordezkariak.

Bigarren urtea du ekimenak, eta aurtengo helburu nagusia, iaz bezala, Eskola Kirola programako partidetara autoan egiten diren bidaiak gutxitzea izan da. Egindako lana eta ahalegina saritzeko, programan parte hartu eta bizikleta gehien erabili dutenen artean 4 bizikleta, patinete bat eta parte-hartzaile guztien artean bizikletarako 200 giltzarrapo banatu dira. Aurtengo sari nagusien irabazleak Oiartzungo Elizalde herri eskola eta Errenteriako Koldo Mitxenela ikastetxea izan dira, eta gaur sariak banatu zaiezkie. Halaber, bizikleta gehien erabili duen eskualdeko ikasleak ere jaso du saria.



comments powered by Disqus