Atzealdea

PREST JARRI ZURE BIZIKLETA MUGIREKIN!

 

MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA 2021
Bizikleten doako azterketa programa
PREST JARRI ZURE BIZIKLETA MUGIREKIN!

 


Mugi txartel pertsonalizatuaren erabiltzaileek bizikletaren doako berrikuspena eta doikuntza egin dezakete 2021 Mugikortasun iraunkorraren astearen testuinguruan, zehazki irailaren 16tik 30era.


MUGI txartela programako bazkide dela egiaztatu ondoren programan parte hartzen duen edozein bizikleta-dendatan doako berrikuspen-zerbitzua egin ahal izango du.


Bizikleta bakoitzaren azterketak honako hauek jasotzen ditu:
- Pneumatikoen presioa
- Gurpil-azalen egoera
- Gurpilen zentratze zuzena
- Aldagailuen doitzea
- Balazten egoera eta segurtasun azterketa
Ikuskapen horren emaitzatik, eta piezaren bat aldatu edo konpondu behar izanez gero, doako aurrekontua aurkeztuko zaio erabiltzaileari. Piezak ordezkatzearen edo konpontzearen kostua, hala badagokio, erabiltzaileak bere gain hartuko du.


Erabiltzaileek inprimaki txiki bat bete beharko dute izena emateko oinarrizko datuekin (ekimenean parte hartzen duten dendetan banatuko diren flyer-etan aurkitzen dena). Modu honetan, dendan bizikleta materialean ko bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute (bi bonu zozketatuko dira denda bakoitzean) eta, gainera, sare sozialetan #MugikortasunAstea
birkarga lortu ahal izango dute MUGI txartelean (60 birkarga zozketatuko dira guztira ATTG-arekin egindako lankidetzaren bitartez).

Ikusi dendak 



Parte hartzeko baldintzak irakurri hemen. 



comments powered by Disqus