Atzealdea

ZIKLOTEKA abian da, Gipuzkoako Bizikletaren Dokumentazio Zentroa

Azken 25 urteetan, eguneroko txirrindularitzaren aldeko giza dinamiken eta administrazio publiko batzuen jarduketen eraginez, bizikletak gero eta leku handiagoa hartu du gure herri eta hirietan eta, halaber, hainbat lan, azterketa eta material sortzeko aukera izan da. Diziplina desberdinetako hainbat eragilek parte hartu dute zeregin horretan, eta eragile horiek, orokorrean, alorrari buruzko ezagutza administratibo nahiz teknikoaren eta hiritarren jakintzaren ordezkari gisa aritzen dira.

Kontuan hartuta material asko dagoela sakabanatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak jarduketa protokolo bat sinatu zuten 2015ean, Gipuzkoan ”Zikloteka" izeneko bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko dokumentazio zentroa eratzeko.

Hemendik aurrera jendearentzat zabalik egongo den zerbitzu horrek Gipuzkoan, azken 25 urteetan, garraiobide gisa bizikletak izan duen bilakaerari  buruzko dokumentazioa bildu, antolatu eta eskainiko du.

Zentro aitzindaria da Estatuan espainiarrean eta Europan ere, eta bere espazio fisiko eta birtualean dokumentazio funtsa garrantzitsua eskainiko ahal izango zaie profesional, erakunde eta pertsona interesdunei, teknika, zientzia, dibulgazio eta aldarrikapenari lotutako 1.200 erreferentzia baino gehiago baitaude bertan, euskarri idatzietan, grafikoetan eta ikus-entzunezkoetan. Gipuzkoako txirrindularitza alorreko hainbat agiri bildu, sailkatu eta hedatzen ditu Ziklotekak, eta agiri horiek, jabetza intelektualaren jabetza mailen eta legezko beste baldintza batzuen arabera, jendearen eskura  egongo dira kontsultatzeko, zuzenean aztertzeko edo maileguan hartzeko.

 

Bi gune Cristina Enean

Dokumentazio zentroa Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan dago kokatuta, eta bertan gune bat egokitu da bildutako agiri funtsak gordetzeko eta kontsultatzeko. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da agiriak lortzea eta Ziklotekaren kudeaketa eta sustapenari lotutako beste ondare eta zerbitzu batzuk eskuratzea.

Beraz, Cristina Enea Fundazioak bi gune egokitu ditu dokumentazio zentroaren kudeaketarako: bat, agirien hasierako bilketara bideratua, gero aztertu, sailkatu eta digitalizatzeko xedez; bestea, Cristina Enea Fundazioaren liburutegian kokatuta dagoena, non  bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko agiri interesgarrienak egongo diren.

Halaber,  zentroak sarbide publikoko datu base bat du agiri funtsak eta horien sarbideak kontsultatzeko, bai Interneten bidez bai Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroaren bidez.

 

Zikloteka. Gipuzkoako Bizikletaren Dokumentazio Zentroa
Mandasko Dukea, 66
20012 Donostia


943 45 35 26
zikloteka@donostia.eus
www.cristinaenea.eus/zikloteka


Ordutegia
Astelehenetik larunbatera: 09:30 – 13:30 / 15:00 – 20:00 (neguan 19:00)
Igande eta jai egunetan: 10:00 – 13:30

Oharrak
Trackback URLa:

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.