Bizikletaren Kontseilua bizikletan egindako mugikortasun kontuetan aholkularitza organo gorena da Gipuzkoan.

Bizikletaren Kontseilua partaidetza eraginkorrerako organo izateko sortu da, eta Gipuzkoako gizartean bizikletari buruzko sentsibilitate guztiak hartzen ditu kontuan

Haren zeregina dira, besteak beste:

- Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia antolatzeko eta berraztertzeko laguntza ematea, eta bere jarraipenean eta ebaluaketan parte hartzea.

- Bizikleta mugikortasunarekin zerikusia duten arautegi aurreproiektuei, planei eta proiektuei buruzko proposamenak egitea.

- Hezkuntza arloan neurriak proposatuko ditu, bizikletaren erabilerari buruz gipuzkoarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko.

- Herritarren parte hartzea sustatuko du bizikleta mugikortasunaren alorrean.

Kontseilua hogeita hamar kide inguruk osatzen dute.

Hainbat erakunde daude ordezkatuta: Batzar Nagusiak, Foru Aldundiko eta, Eusko Jaurlaritza,ko zenbait departamentuk, udalak eta eskualdeetako garapen agentziak, EHU, eta hiriko bizikletaren aldeko elkarteak, eta abar.

Gutxienez urtean bi aldiz elkartzen da.

 

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren arautegia onartzen duen 70/08 Foru Dekretua