Atzealdea

LASARTE-ORIA-TXIKIERDI BIDEGORRIAREN BIGARREN FASEA INAUGURATU DA

·Bigarren fase honek Urbil merkataritza-gunetik Michelin ingurura doan 979 metroko zatia hartzen du, eta 386.785,27 euroko inbertsioa ekarri du.

 

·Rafaela Romero: «Funtsezkoa da udalekin elkarlanean aritzea, herritarrei konexio eta zerbitzu onenak eskaintzeko. Gure esku dugu gizarte-desberdintasunak ezabatzeko eta Gipuzkoa osatzen duten hiri eta herrien jasangarritasuna lortzeko tresnarik onena»

 

 

 

 

Donostia, 2021eko azaroaren 26a.- Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gaur goizean inauguratu du Lasarte-Oria eta Usurbil, Txikierdi inguruan, lotzen dituen bizikleta eta oinezkoentzako bidearen bigarren zatia, eta ekitaldi horretan izan dira Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkatea,  Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea eta  Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendaria.

 

Kilometro bat inguruko luzera duen -979 metro- eta 386.785,27 euroko inbertsioa izan duen tarte hori Urbil merkataritza-gunetik Michelin ingururaino doa, eta bi herrietako bizilagunen eskaera historikoari erantzuten dio, konexio segurua eskatzen baitzuten bi hiriguneen artean oinez edo bizikletaz mugitzeko.

 

Inaugurazio ekitaldian, Rafaela Romero diputatua pozik agertu da obra hau amaitu delako; izan ere, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak egindako apustua islatzen du, zehazki, «gure bidegorrien eta Lurraldebuseko garraio zerbitzuen bidez Gipuzkoan mugikortasun jasangarria sustatzearen alde. Eta lanean jarraituko dugu herritarren eskaerei erantzuteko eta gizarte modernoak dakartzan erronkei aurre egiteko behar dugun eredua sustatzeko».

 

Halaber, Romerok gogorarazi duenez, Lasarte-Oria – Txikierdi 2 bidegorria bezalako proiektuek Aldundiaren eta udalen arteko lankidetzazko gobernantzaren balio «erreala eta beharrezkoa» erakusten dute. «Funtsezkoa da udalekin elkarlanean aritzea, herritarrei konexio eta zerbitzu onenak eskaintzeko. Gure esku dugu gizarte-desberdintasunak ezabatzeko eta Gipuzkoa osatzen duten hiri eta herrien jasangarritasuna lortzeko tresnarik onena».

 

Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak mugikortasun iraunkorra sustatzearen garrantzia azpimarratu du, batez ere inguruko udalerrien artean. Foru eta Udal bidegorrien sarea osatzeko, bizikleta garraiobide bideragarri eta seguru bihurtzeko, funtsezkoa da inbertitzen jarraitzea. Valdiviak adierazi duenez, 2022an Michelinetik Oriara Zumaburu parean iritsi behar duen bidegorria lotuko dugu.

 

Bestalde, Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo alkatea, pozik agertu da Donostia, Lasarte-Oria eta Txikierdi konexioa gauzatu delako, "erakundeek mugikortasun aktibo eta iraunkorrarekin duten konpromisoaren isla baita. Orain Usurbilgo herrigunerainoko loturari buruzko adostasuna falta da, funtsezkoa baita".

 

Lasarte-Oria – Txikierdi bidegorriaren bigarren fasea martxan jartzeak jarraipena ematen die Lasarte-Oria eta Usurbilgo udalerriak Donostiarekin lotzeko obrei, 250 metroko Lasarte-Oria – Txikierdi 1 zatiarekin hasi baitziren, eta lehen fase hori 2016an inauguratu baitzen.


Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

BIDEGORRI MOZKETAK

Irailaren 15etik 17ra bitarte Foru Sareko honako bidegorriak moztuta egongo dira 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta: Lasao – Azpeitia eta Zestoa – Azpeitia.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Urretxu

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 5etik 8ra, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Zumarraga

Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 13an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Urretxu – Legazpi

Urretxu eta Legazpi arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 14an eta 15ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Zizurkil – Asteasu

Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 25etik 27ra, 08:00etatik 17:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Bergara – Antzuola

Bergara eta Antzuola arteko bidegorria itxi egingo da azaroaren 16an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga

Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxi egingo da azaroaren 17an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga   Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxita dago azaroaren 29tik beste abisu bat eman arte, ondoko ibaiak gainezka egin duelako.

BIDEGORRI MOZKETAK: Irun-Endarlatsa

Irun eta Endarlatsa arteko bidegorria itxi egingo da apirilaren 12tik 13ra, 08:00etatik 17:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azpeitia – Azkoitia eta Azpeitia – Lasao

Azpeitia – Azkoitia, eta Azpeitia eta Lasao arteko bidegorriak itxi egingo dira apirilaren 27an lehenengo tartean, eta apirilaren 27an eta 28an bigarrenean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze...

BIDEGORRI MOZKETAK: Zestoa – Azpeitia

Zestoa eta Azpeitia arteko bidegorria itxi egingo da erabat apirilaren 29an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK

Artapen lanak direla eta, maiatzaren 5tik 10era bitarte Foru Sareko zenbait bidegorri moztuta egongo dira ondoko taulan azaltzen diren egunetan:   BIDEGORRIA ...

BIDEGORRI MOZKETAK: Deba – Mutriku

Deba eta Mutriku arteko bidegorria itxi egingo da erabat maiatzaren 10ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko webgunea da Bizikletaz. ...

BIDEGORRI MOZKETAK: Azpeitia – Azkoitia

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 1ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga

Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxi egingo da erabat martxoaren 7tik 9ra, 00:00etatik 24:00etara, mantentze lanak direla eta.

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter