Atzealdea

ZAMA-BIZIKLETA BERRI BAT AURKEZTEN DU, DON BOSCOKO IKASLEEK DISEINATUA, SALGAIAK BIZIKLETAZ BANATZEA SUSTATZEKO SORTUA

MUGIKORTASUNEKO DEPARTAMENTUAK ZAMA-BIZIKLETA BERRI BAT AURKEZTEN DU, DON BOSCOKO IKASLEEK DISEINATUA, SALGAIAK BIZIKLETAZ BANATZEA SUSTATZEKO SORTUA

 

 

 

·Proiektu hori Don Bosco ikastetxeko galdaragintzako eta soldadurako erdi maiako ikasleek diseinatu dute Gurpilartea elkarteak bultzatutako proiektu baten barruan, Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren laguntzarekin, eta Europaren gomendioari erantzuten dio, hau da, hirien erdialdeetan salgaien garraioa handitzeko gomendioari.

 

·Rafaela Romerok: "proiektu honek bizikletaren erabilera eta jarduera ekonomikoa dinamizatzeko ekimen bati erantzuten dio, mugikortasun jasangarriaren sustapenarekin, tokiko garapenarekin eta Gipuzkoa hobetzeko berrikuntzaren eta modernizazioaren sustapenarekin bat egiten duena. Sailaren helburu horiek guztiak gure lurraldea erreferente bihurtzeko dira; Lurraldebus eta MUGIrekin garraio publikoan ari gara, eta bizikleta bidezko mugikortasunean ere izango gara."

 

Donostia, 2022ko urtarrilaren 28a.- Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok eta Mugikortasuneko zuzendari Ander Iturriak gaur goizean bisitatu dute Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Institutua, non aurkeztu den zama-bizikleta, ikastetxe horretako galdaragintzako eta soldadurako erdi maiako ikasleek diseinatua Gurpilartea elkarteak bultzatutako proiektu baten barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuaren laguntzarekin.

 

Proiektuak, zeinak Foru Aldundiaren 4.000 euro inguruko zuzkidura bat baitu, balioa ematen dio erakundeen eta prestakuntza-zentroen arteko lankidetzari, gazteek mugikortasuna eraldatzeko duten ikuspegia bultzatzekoari.

 

Bizikleta berria Analema Design Studiorekin batera diseinatu da, eta duen diseinuari esker, herritarrek mugitzeko modu berri bat txertatu ahal izango dute beren negozioen eta jardueren egunerokoan. Modelo berri horren helburua da laguntzea bizikleta gero eta gehiago erabil dadin paketeak, janaria eta abar garraiatzeko, gure lurraldeko hiri eta udalerrietan.

 

Mugikortasuneko diputatu Rafaela Romerok azaldu duenez, bizikleta berriak “erantzuna ematen dio bizikletaren erabilera eta jarduera ekonomikoa dinamizatzeko ekimen bati, zeina, aldi berean, uztartzen baita mugikortasun jasangarriaren sustapenarekin, tokiko garapenarekin, eta, Gipuzkoa hobetze aldera, berrikuntza eta modernizazioa bultzatzearekin. Horiek guztiak departamentu honen helburu dira, gure lurraldea erreferente bihur dadin”.

 

Alde batetik, Don Bosco LHIIren Berrikuntzako zuzendari eta aldaketaren sustatzaile Jose Luis Perez Riverok adierazi duenez, “ikasleek eta irakasleek oso partaidetza positiboa dute proiektu honetan; izan ere, ateak irekitzen dizkio ikastetxean duela zenbait ikasturtez ezarrita daukagun prozesu metodologikoaren aplikazio erreal bati, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzan egituratzen denari. Kasu jakin honetan, ikasleak izugarri sustatzen dituen praktika erreal bat da, eta, gainera, balioak lantzen dira, helburu sozial bat duen proiektu bat baita, ekonomia zirkularraren osagai garrantzitsu bat duena”. Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkio irakasle taldeari, Analemarekin eta Gurpilartearekin batera egindako lanagatik. “Jarduera hauek gure inguruneko mapan jartzen gaituzte”.

 

Beste alde batetik, Gurpilartea elkarteko Oihan Lópezek adierazi duenez, Analema Design Studiorekin batera diseinatutako proiektuak “bi helbururi erantzuten die: batetik, herritarrei beste bizikleta-modalitate bat hurbiltzea, ahalbidetzen duena zama astunak eta tamaina handikoak modu eroso eta seguru batean eramatea; eta, bestetik, sustatzea ikasleek gaitasunak eskura ditzaten jasangarritasunarekin lotutako proiektuen bidez. Era berean, nabarmendu du proiektua garatu dela Bir-ziklatu proiektuaren filosofiarekin; beraz, zama-bizikleta berria eraikitzeko abiapuntutzat hartu dira bi bizikleta eta berreskuratutako osagaiak. “berrerabilpenaren bidez, sortu dugu zerbait berria eta guztiz erabilgarria”, esan du.

 

Amaitzeko, Rafaela Romerok azpimarratu duenez, “jarraitu behar da gehitzen bai talentu gaztea –Don Bosco ikastetxekoa bezalakoa– bai talentu profesionala –Gurpilartearena bezalakoa– gipuzkoarren borondateari, hau da, gipuzkoar guztiek modu jasangarriago eta demokratikoago batean mugitzeko duten borondateari”.


Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

BIDEGORRI MOZKETAK

Irailaren 15etik 17ra bitarte Foru Sareko honako bidegorriak moztuta egongo dira 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta: Lasao – Azpeitia eta Zestoa – Azpeitia.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Urretxu

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 5etik 8ra, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Zumarraga

Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 13an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Urretxu – Legazpi

Urretxu eta Legazpi arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 14an eta 15ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Zizurkil – Asteasu

Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 25etik 27ra, 08:00etatik 17:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Bergara – Antzuola

Bergara eta Antzuola arteko bidegorria itxi egingo da azaroaren 16an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga

Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxi egingo da azaroaren 17an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga   Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxita dago azaroaren 29tik beste abisu bat eman arte, ondoko ibaiak gainezka egin duelako.

BIDEGORRI MOZKETAK: Irun-Endarlatsa

Irun eta Endarlatsa arteko bidegorria itxi egingo da apirilaren 12tik 13ra, 08:00etatik 17:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azpeitia – Azkoitia eta Azpeitia – Lasao

Azpeitia – Azkoitia, eta Azpeitia eta Lasao arteko bidegorriak itxi egingo dira apirilaren 27an lehenengo tartean, eta apirilaren 27an eta 28an bigarrenean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze...

BIDEGORRI MOZKETAK: Zestoa – Azpeitia

Zestoa eta Azpeitia arteko bidegorria itxi egingo da erabat apirilaren 29an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK

Artapen lanak direla eta, maiatzaren 5tik 10era bitarte Foru Sareko zenbait bidegorri moztuta egongo dira ondoko taulan azaltzen diren egunetan:   BIDEGORRIA ...

BIDEGORRI MOZKETAK: Deba – Mutriku

Deba eta Mutriku arteko bidegorria itxi egingo da erabat maiatzaren 10ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Urretxu

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxi egingo da erabat maiatzaren 19tik 20ra, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Tolosa – Alegia

Tolosa eta Alegia arteko bidegorria itxi egingo da erabat maiatzaren 17tik 20ra, 08:30etatik 16:30etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK

Artapen lanak direla eta, maiatzaren 23tik 27ra bitarte Foru Sareko zenbait bidegorri moztuta egongo dira ondoko taulan azaltzen diren egunetan:   BIDEGORRIA ...

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko webgunea da Bizikletaz. ...

BIDEGORRI MOZKETAK: Azpeitia – Azkoitia

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 1ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Elgoibar – Maltzaga

Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxi egingo da erabat martxoaren 7tik 9ra, 00:00etatik 24:00etara, mantentze lanak direla eta.

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter