MUGIKORTASUN DEPARTAMENTUAK ETA TELEDONOSTIK GIPUZKOAKO BIDEGORRI SAREA EZAGUTZERA EMANGO DUTE
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketarako Departamentuak eta Teledonosti telebista kateak Gipuzkoako Bidegorri Sarearen 294Km-ak ezagutzera eman asmoz elkarlana abiatu dute, ostegunero "Contigo en la playa" saioan erreportaiak eginez.
Marisol Garmendia Diputatuaren hitzetan: "Bideoetan bizikleta garraiobide gisa, bidegorriak eta Gipuzkoaren edertasuna azaltzen dira".
Horren harira " Departamentuan bidegorri tarteak herriz herri batzea saiatzen ari gara, ibilbideak zabaldu nahian.
Azkenik, aholku bat eman die ikusle guztiei " Ikusle guztiek bizikleta hartzea eta eguna pasatzeko planak egitea aholkatzen diet, batez ere, orain udaran".
Gipuzkoako Bidegorriak (Zumarraga - Azpeitia)
Gipuzkoako Bidegorriak (Herrera - Arditurri)
comments powered by Disqus